XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) Irakurle, Atezai, Aitorle, Birjin, Alargun, eta Jaungoikoaren Erri danaren alde.

Otoi-dezagun.

Belaunika gaitezen.

Jeiki zaitezte.

Guztialdun eta betiko Jaungoiko, Zure Espirituz Elizaren gorputz osoa donetu eta zuzentzen dezun orrek: entzun itzazu Elizako Sail guztien alde egiten dizkitzugun otoitzak, Zure graziaren bidez malla guztietakoak zuzen mirabetu zaitzaten.

Zure Seme Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean... Amen.

Agintarien alde

Eska dezagun: baita erri guztietako agintarien alde ere, eta aien ordezko ta laguntzalleen alde: Jaungoiko gure Jaunak guztion buru-biotzak Bere naiera zuzendu ditzan, gure betiko pakerako.

Otoi-dezagun.

Belaunika gaitezen.

Jeiki zaitezte.

Guztialdun eta betiko Jaungoiko, guztien aginpideak eta erri guztien eskubideak Zurekin dituzun orrek: begira-egiezu samurki, agintari ditugunai: Zure babesean, lur-bira osoan, bai erlijioaren osotasunak, baita aberriaren lasaitasunak ere, eten-gabe iraun dezaten.

Zure Seme Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean, Jaungoiko ta Errege bizi bait-da gizaldi ta gizaldietan. Amen.